XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezarri ziztan nere sorburuetan bi ego txikitxuok, eta esan zidan: atoz nerekiñ, asi giñan biok egaka, ta laster eldu giñan illargia, eguzkia ta izarrak baño're gorago.

- Eta begira - san zion Andre Errosak - ¿ez al zenduten arkitu bidean oraingo aeroplano oietakorik?.

- Batzuek bai, andria; an zebiltzan, sagu-zarrak ziruditela, beiñ ara, beiñ ona, mozkorturik ibilli oi diran gizonak bezela, baña ez giñen jaramon andirik egin.

- ¿Eta gero? - galdetu zion Andre Errosak?.

- Gero - erantzun zion Benturak -, bereala eldu giñan zerura.

An zer ikusi, zer aditu ta zer sentitu nuan, nik eziñ esan nezake.

Iruritzen zitzaidan, edertasun gozo ta atsegiñ guziaz egindako itxaso bat zala, ta itxaso onen erdian nengoala.

Goien-goienian ageri zan jargoi, izan diteken ederren bat, emakume bat, an jarria, aingeruak baño're askoz ederragoa, ta aingeruz inguratua.

Nola enekiala, ega egiñ nuan bere oñetara, muñ egiñ naian, baña ez esan zidan.